NERABEEN EGOZENTRISMOA
Piaget-en ustez, nerabeen egozentrismoa etapa sentsoriomotorrean hasten da, non umeak badaki bera eta munduko beste gizaki guztiak desberdintzen, baita ere eskolaurreko aldian hautematen dituen objektuak.
Esan beharra dago, nerabezaroan zenbait aldaketa sortzen direla, hala nola, maila hormonalean edo maila psikosozialean adibidez.
Baina, maila kognitiboan edo pentsatzerako orduan, badago aspektu bat aldakorra dana non umeek gaitasuna dute kezkatzen zaien gauzetaz bakarrik pentsatzeko, baina besteei arduratzen zaien objektuak edo gertaerak ez dituzte kontuan hartzen. Hori dela eta, nerabeen egozentrismoaren aldia sortzen da. David Elkind-en ustez, egozentrismoaren aldian, nerabea bere izaera berezitzat dauka eta ikuspuntu sozialean garrantzitsuagoak direla uste dute errealitatean direna baino.
Aldi honetan aipatzekoak dira hurrengo kontzeptuak: nerabea gero eta nerabeagoa bihurtzen den heinean, "irudimenezko publikoa" eta "norberaren fabula" bezalako kontzeptuak barneratzen ditu, zeintzuk nerabeen pentsamenduarekin lotura du. Nerabeek uste dute, gainerako gizakiek haiek egiten duten ekintzetan eta esaten duten hitzetan jartzen dutela arreta. Beste modu batean esanda, nerabeek haiek ekintzak egiterako orduan publikoa aurrean izango balute bezala jokatzen dute. Baita ere heroiak moduan jarduten dute, garaiezinak edo menderaezina direla pentsatzen baitute.
Kontzeptu hauek helduaroan eman daiteke ere, baina nerabeen kontrara, helduek egozentrismoaren ezaugarriak kontrolatu dezakete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario