domingo, 9 de abril de 2017

HIZKUNTZAREN GARAPENA.



Denbora aurrera doala, haurtzarotik nerabezarora zenbait aldaketa ematen dira hizkuntzari dagokionez. Hizkuntzak bere garapena jarraitzen du, non nerabeek, esaldi luzeagoak osatzeko gai dira eta hiztegia handitzeko baita ere. Horri esker, nerabeek gai dira hitzen esanahia berehala ulertzeko, eta etorkizunari begira, gauzak burutzeko ahaleginak egiten dituzte, ikuspuntu errealistago bati esker.

Nahiz eta oraindik heldutasuna ez eduki, haien arrazoitzeko modua abstraktua da. Horrek, hitz berriak ezagutzeko eta hitz berri horiek erabiltzeko aukera ematen dio nerabeari. Zeintzuk dira aldaketa nabarmenak?

Resultado de imagen de adolescentes hablando entre ellos
Batetik, nerabeen irudimena garatuz doa, non iraganean ikasi dutenari esker, aukerak, estrategiak, hipotesiak etab. burutzeko gai dira. Pentsamenduari dagokionez, penstamendu hipotetiko-deduktiboa hedatzen dute, non garatu, hausnartu eta hipotesiak egiaztatzeko ahalmena edukitzen dute. Irakumernari esker, hiztegia zabalduz doa eta, hamasei eta hamazortzi urte bitartean, gaztea laurogei mila hitz inguru ezagutzen ditu. Hitzen esanahiari esker, gazteen kontzientzia badaki hitzek esanahi bat baino gehiago eduki ahal dezaten sinboloak direla, eta horretarako, metaforak eta hitz-jokoak bezalako figura erretorikoak erabiltzen hasten dira.

Beste aldaketa nabarmen bat, haien ikuspuntu soziala garatzeko gaitasuna da, haien ikuspuntu sozialarekin zerikusirik ez duten ikuspuntuak ulertzeko gaitasuna eta beste gizakiekin komunikatzeko adimena.



No hay comentarios:

Publicar un comentario