miércoles, 17 de mayo de 2017

Sexualitatea nerabezaroan.


Aldi honetan, nerabe askok haien zati maskulinoak eta femeninoak identifikatzen hasten dira, izan ere, nerabeek mentalki eta fisikoki garatzen ari baitira. Pentsamendu edo jarrera heldu bat garatzeaz gain, aldi honetako gazteengan jarrera sexual bat esnatzen da, non sentimenduak, fantasiak eta emozioak garatzen ditu, bere identitate sexuala handiagotuz.


Garapen fisikoa eta mentalaren arabera, sexualitatearen eta identitate sexualaren garapenari dagokionez, ematen diren aldaketak hurrengo aldi hauetan eman daitezke:

1. Nerabezaro goiztiarra: gutxi gorabehera, aldi honetan, hamaika eta hamairu urte dituela, aldaketa fisikoak bizkorregi pairatzen ditu, baina oindino, bere gogo edo grina sexuala urrun dago.


Resultado de imagen de adolescentes sexo2. Bitarteko nerabezaroa: aldi honetan, nerabeak, hamalau eta hamazazpi urte dituelarik, ia guztiz garatuta dago, non bere sexu-organuak prest daude ugaltze-prozesurako, bere nahia sexuala handiagotuz, hala nola, fantasia erromantikoen goieneko unea.


3. Nerabezaro berantiarra: gazteak, hamazazpi eta hogeita bat urte dituelarik, garapen fisikoa eta psikikoa guztiz garatu du. Kasu honetan, pentsamendu heldua garatuta izateak, gazteari harreman sexual helduak eta ziurrak izateko aukera du. Harreman sozialen kasuan, aldi honetako gazteen grina sexuala aldatuz doa, non konfidantza eta elkarrekikotasun bezalako baloreak bilatzen ditu.




martes, 9 de mayo de 2017

Zahartzeak eragindako aldaketak.


Azken hamarkadetan, bizi-itxaropena luzatzeak, osasun-maila eta ongizate-maila hobetzeak eragin du. Baina, zahartzerakoan, zenbait aldaketa ematen dira, ez bakarrik gizakien bizitzan, baita ere euren funtzionamenduan.
Resultado de imagen de tercera edad movimientos
Esan beharra dago, zahartzeak gizakien funtzionamendua murriztu edo txikiagotzen duela. Horrek, zaharren bizitzeko duten moduan eta bizitzan zehar izandako harremanetan eragiteko arriskua du. Baina, aldaketa nagusirik zentzumenei eragiten die, non, ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, ukimena eta mugimendua hunkituta sentitzen dira.

Entzumenari dagokionez, elastikotasuna eta gardentasuna galtzeko arriskua du gizakiak. Entzumen-aldaketen barruan, zaharrek soinua entzuteko arazoak izaten dute, bakardadean gelditzeko arriskuan. Usaimen, dastamen edo mugimendu arazoen barruan, aldi honetan gizakiek errezeptoreak galtzen dituzte. Azkenik, mugimen-funtzioak geldiarazten dira, eta erreakzionatzeko zailtasunak dituzte.

Hala ere, aipatutako aldaketa horiek ez dute erantzun berdina agure guztietan, bakoitzak bere fisikoa eta adimena baitu aldaketa hauei aurre egiteko.







Bibliografía: López Paz, J.F. (2012). Bizi-zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Bilbao: Deustuko Unibertsitatea.

Zahartzaroa: gogoaren beheraldia.


Zenbait eredu existitzen dira hirugarren adineko agure zaharren gogo-beheraldia azpimarratzen dutenek, hala nola, faktore sozialak, osasun-faktoreak eta faktore pertsonalak:

Batetik, faktore sozialen barruan, zahartzaroan hurrengo bi aldi hauek ematen dira: batetik, sostengu sozialaren beharrizana, eta bestetik, lagunen, bikotekidearen edo lankideen heriotza.

Resultado de imagen de tercera edad problemasBestetik, osasun-faktoreen barruan, gaitasunen murriztapena, aldaketa hormonalak edo biokimikoak, eta osasun-arazoen agerpena nabaritzen dira.


Eta, azkenik, faktoreekin amaitzeko, faktore pertsonalak ditugu, non ezinbestekoak dira hurrengo aldi hauek azpimarratzea: batetik, jarduera atsegingarrien murriztapena eta jarduera laboralaren falta edo gabezia. Horrek, konpromezu sozialak gutxitzea ekartzen du, familiaren estrukturan aldaketak sortuz.  



Normalean, hirugarren adineko pertsonak dira bizitzako aldaketa gehienak jasatzen dutenek, hala nola, erretretaren adinera heltzen direnean. 65 urte inguru dituztela, eta erretiroa jasatzen duten unean, gogoek behera egitendute eta zuten bizitza gogotsua edo aktiboa, bizitza geldo edo pasiboa bihurtzen da.