miércoles, 17 de mayo de 2017

Sexualitatea nerabezaroan.


Aldi honetan, nerabe askok haien zati maskulinoak eta femeninoak identifikatzen hasten dira, izan ere, nerabeek mentalki eta fisikoki garatzen ari baitira. Pentsamendu edo jarrera heldu bat garatzeaz gain, aldi honetako gazteengan jarrera sexual bat esnatzen da, non sentimenduak, fantasiak eta emozioak garatzen ditu, bere identitate sexuala handiagotuz.


Garapen fisikoa eta mentalaren arabera, sexualitatearen eta identitate sexualaren garapenari dagokionez, ematen diren aldaketak hurrengo aldi hauetan eman daitezke:

1. Nerabezaro goiztiarra: gutxi gorabehera, aldi honetan, hamaika eta hamairu urte dituela, aldaketa fisikoak bizkorregi pairatzen ditu, baina oindino, bere gogo edo grina sexuala urrun dago.


Resultado de imagen de adolescentes sexo2. Bitarteko nerabezaroa: aldi honetan, nerabeak, hamalau eta hamazazpi urte dituelarik, ia guztiz garatuta dago, non bere sexu-organuak prest daude ugaltze-prozesurako, bere nahia sexuala handiagotuz, hala nola, fantasia erromantikoen goieneko unea.


3. Nerabezaro berantiarra: gazteak, hamazazpi eta hogeita bat urte dituelarik, garapen fisikoa eta psikikoa guztiz garatu du. Kasu honetan, pentsamendu heldua garatuta izateak, gazteari harreman sexual helduak eta ziurrak izateko aukera du. Harreman sozialen kasuan, aldi honetako gazteen grina sexuala aldatuz doa, non konfidantza eta elkarrekikotasun bezalako baloreak bilatzen ditu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario