domingo, 30 de abril de 2017

NERABEEK ESKOLAN.



Hurrengo atalean, nerabeek eskolan izan dezaketen arazoak azaltzen dira, non zenbait aldaketa edo nahasketen ondorioz, zeintzuk askok, eskolarekin lotura dute. Hori dela eta, gazteek gauza berriak ezagutzeko eta frogatzeko nahia adierazten dute.



Resultado de imagen de adolescentes FAMILIA PROBLEMASBatetik, nerabe askok, eskolara joateari errefusatzen dute, bai integratzeko arazoen ondorioz,  ikaskideekin sortutako arazoen ondorioz, irakasleen edo gurasoen bere lorpenekiko adierazitako presioaren ondorioz edo motibazio urriaren ondorioz. Horrek, gazteari eskolara joateak mehatxaria suposatuko litzaioke, nerabearen ezegonkortasun emozionala handituz.

Bestetik, eskolako nota txarrak, frustrazioa edo inpotentzia eragiten dio, autoestimuaren beherakada larri bat sortuz. Horretarako, gurasoen konprensioa beharko du nerabea, zeren eta, askotan, gurasoen konprensio-faltak nerabearen autoestimuan eragiten du.








lunes, 10 de abril de 2017

Nerabeek duten harreman sozialak.



Haurtzaroan dituzun harremanak ez datoz bat nerabezaroan egindako harremanekin. Zer dela eta? Aldaketak sortzen direlako, bai nerabeek beste gizakiekin duten harremanekin, eta bai nerabeek haien buruaz duten ulermena edo pertzepzioarekin.


Eskolara sartzerako orduan, umeentzat familia da talde edo multzorik garrantzitsuena. Bertan, hau da, eskolan, haien gelakide berriak ezagutuko ditu, zeintzuk bigarren talde edo multzo sozialik garrantzitsuena izango da. Baina, nerabezaroan, elkarrekintza sozialak gero eta gehiago dira, eta askotan, familiari egindako aipamena ahazten dute nerabeek. Hortaz, esan daiteke, nerabezoaren aldian, autonomia pertsonala eskuratzea da ezaugarririk nabarmenetariko bat. Horretarako, hiru multzotan bana daiteke: batetik, nerabeek haien buruarekin duten harremana, bestetik, familiarekin duten harremana eta, azkenik, lagunekin duten harremana.


Resultado de imagen de relaciones chicos y chicas adolescentes
Lehenengo multzoan, nortasuna, autoestimu, jarrera eta segurtasun bezalako faktoreak indartzen dira. Gazteek, haien nortasunaren zentzua bilatzeko nahia azaltzen dute, hau da, sendotasun pertsonala indartzea. Hori lortuz, gazteek erabaki independenteak hartzeko gai izango dira, bere arazoei aurre egiten. Autoestimua, normalean behera egiten du, aldaketa ugariren ondoriz, eta horrek ez bakarrik autoestimuan, gazteen jarreran gorabeherak sortzen ditu baita ere. Aldi honetan, gazteek euren buruaz galdetzen dira, pentsakorragoak bihurtuz, eta egiten duten ekintzetaz ohartuz.

Familiari dagokionez, gazteek emantzipatzea lortzen dute, pertsona independienteagoak bihurtuz. Gurasoekin duten harremanetan, aldaketak sortzen dira: gazteek haien sexu berdinekoak diren gizakien aholkuak entzutea nahiago dute. Nahiz eta emantzipatzea lortu, gazteek gurasoen segurtasuna nahi eta behar dute.

Nerabeek lagunekin duten harremanak, aldi honetan gora egiten du, onartuak sentitzen baitira eta elkarrekin ekintzak egiteko gai dira, baloreak, leialtasuna eta intimitatea bezalako jarrerak partekatuz. Mutilen eta nesken harremanak ez dira berdinak, normalean mutilak irekiagoak dira elkartasuna bilatzerako orduan, eta, aldiz nesken arteko harremanak estuagoak izaten dira, haien nortasun sexuala, sentimenduak eta nortasuna bilatzen saiatzen direlako.





domingo, 9 de abril de 2017

HIZKUNTZAREN GARAPENA.



Denbora aurrera doala, haurtzarotik nerabezarora zenbait aldaketa ematen dira hizkuntzari dagokionez. Hizkuntzak bere garapena jarraitzen du, non nerabeek, esaldi luzeagoak osatzeko gai dira eta hiztegia handitzeko baita ere. Horri esker, nerabeek gai dira hitzen esanahia berehala ulertzeko, eta etorkizunari begira, gauzak burutzeko ahaleginak egiten dituzte, ikuspuntu errealistago bati esker.

Nahiz eta oraindik heldutasuna ez eduki, haien arrazoitzeko modua abstraktua da. Horrek, hitz berriak ezagutzeko eta hitz berri horiek erabiltzeko aukera ematen dio nerabeari. Zeintzuk dira aldaketa nabarmenak?

Resultado de imagen de adolescentes hablando entre ellos
Batetik, nerabeen irudimena garatuz doa, non iraganean ikasi dutenari esker, aukerak, estrategiak, hipotesiak etab. burutzeko gai dira. Pentsamenduari dagokionez, penstamendu hipotetiko-deduktiboa hedatzen dute, non garatu, hausnartu eta hipotesiak egiaztatzeko ahalmena edukitzen dute. Irakumernari esker, hiztegia zabalduz doa eta, hamasei eta hamazortzi urte bitartean, gaztea laurogei mila hitz inguru ezagutzen ditu. Hitzen esanahiari esker, gazteen kontzientzia badaki hitzek esanahi bat baino gehiago eduki ahal dezaten sinboloak direla, eta horretarako, metaforak eta hitz-jokoak bezalako figura erretorikoak erabiltzen hasten dira.

Beste aldaketa nabarmen bat, haien ikuspuntu soziala garatzeko gaitasuna da, haien ikuspuntu sozialarekin zerikusirik ez duten ikuspuntuak ulertzeko gaitasuna eta beste gizakiekin komunikatzeko adimena.



Nerabeen aldaketa psikologikoak eta sozialak.

Zer da nerabezaroa? Zeintzuk dira nerabezoak sortzen dituen aldaketa nagusiak? Hona hemen nerabezoari dagokion informazio egokia;

Esan daiteke nerabezoaren hasiera zenbait aldaketen ondorioz sortzen direla, hala nola, ahotsan sortzen diren aldaketak, ilearen agerpena gorputzan, sexu-organuak,... Hortaz, aldaketa fisikoak ugari badira, aldataketa psikosozialak ez dira gutxiago. Lehenengo edo hasieran ematen den aldaketarik garrantzitsuenetarikoa, bakoitzak duen "gorputz berriaren" onarpena da, zeren haurtzaroarengan oso desberdina da. Aldaketa hura azkar ematen da, eta horrek kezka edo ardura sortzen du gizakiarengan. Ez bakarrik gorputzak jasaten duen aldaketeengandik, baizik eta beste gizakiak zutaz duten iritziarengandik sortzen dira horrelako pentsamenduak.

Aldaketa fisikoak alde batera utzita, ezinbestekoak dira aldaketa psikologikoak aipatzea. Normalean, haurtzaroaren aldian, haurrek gauza bakar batean jartzen dute arreta pentsatzerako orduan. Aldiz, nerabezaroan, pentsatzeko gaitasun berriak garatzen dira. Horrekin bat, nerabeek hausnartzeko eta arrazoitzeko joera garatuko dute.
Resultado de imagen de adolescencia amigos

Aipatzekoa da ere, aldi honetan, kontzientziak garapen bat duela, ikuspuntu errealistago bat duela bizitzarengan, zein ezeztatzeko, esperentziak aztertzeko eta ondoriak ataratzeko  baliogarria izango da, haien identitatea eraiki dezaten, hau da, pertsona autonomoak bihurtuz.  Lagunak haien bizitzako gizaki garrantzitsuenak bihurtuko dira,  eta besteengan preziatuak eta maitatuak sentitzeko nahia izango dute.







miércoles, 5 de abril de 2017

NERABEZAROA



NERABEEN EGOZENTRISMOA

Piaget-en ustez, nerabeen egozentrismoa etapa sentsoriomotorrean hasten da, non umeak badaki bera eta munduko beste gizaki guztiak desberdintzen, baita ere eskolaurreko aldian hautematen dituen objektuak. 

Esan beharra dago, nerabezaroan zenbait aldaketa sortzen direla, hala nola, maila hormonalean edo maila psikosozialean adibidez. 

Baina, maila kognitiboan edo pentsatzerako orduan, badago aspektu bat aldakorra dana non umeek gaitasuna dute kezkatzen zaien gauzetaz bakarrik pentsatzeko, baina besteei arduratzen zaien objektuak edo gertaerak ez dituzte kontuan hartzen. Hori dela eta, nerabeen egozentrismoaren aldia sortzen da. David Elkind-en ustez, egozentrismoaren aldian, nerabea bere izaera berezitzat dauka eta ikuspuntu sozialean garrantzitsuagoak direla uste dute errealitatean direna baino. 
Resultado de imagen de adolescente

Aldi honetan aipatzekoak dira hurrengo kontzeptuak: nerabea gero eta nerabeagoa bihurtzen den heinean, "irudimenezko publikoa" eta "norberaren fabula" bezalako kontzeptuak barneratzen ditu, zeintzuk nerabeen pentsamenduarekin lotura du. Nerabeek uste dute, gainerako gizakiek haiek egiten duten ekintzetan eta esaten duten hitzetan jartzen dutela arreta. Beste modu batean esanda, nerabeek haiek ekintzak egiterako orduan publikoa aurrean izango balute bezala jokatzen dute. Baita ere heroiak moduan jarduten dute, garaiezinak edo menderaezina direla pentsatzen baitute.  

Kontzeptu hauek helduaroan eman daiteke ere, baina nerabeen kontrara, helduek egozentrismoaren ezaugarriak kontrolatu dezakete.