Haurtzaroan dituzun harremanak ez datoz bat nerabezaroan egindako harremanekin. Zer dela eta? Aldaketak sortzen direlako, bai nerabeek beste gizakiekin duten harremanekin, eta bai nerabeek haien buruaz duten ulermena edo pertzepzioarekin.
Eskolara sartzerako orduan, umeentzat familia da talde edo multzorik garrantzitsuena. Bertan, hau da, eskolan, haien gelakide berriak ezagutuko ditu, zeintzuk bigarren talde edo multzo sozialik garrantzitsuena izango da. Baina, nerabezaroan, elkarrekintza sozialak gero eta gehiago dira, eta askotan, familiari egindako aipamena ahazten dute nerabeek. Hortaz, esan daiteke, nerabezoaren aldian, autonomia pertsonala eskuratzea da ezaugarririk nabarmenetariko bat. Horretarako, hiru multzotan bana daiteke: batetik, nerabeek haien buruarekin duten harremana, bestetik, familiarekin duten harremana eta, azkenik, lagunekin duten harremana.
Lehenengo multzoan, nortasuna, autoestimu, jarrera eta segurtasun bezalako faktoreak indartzen dira. Gazteek, haien nortasunaren zentzua bilatzeko nahia azaltzen dute, hau da, sendotasun pertsonala indartzea. Hori lortuz, gazteek erabaki independenteak hartzeko gai izango dira, bere arazoei aurre egiten. Autoestimua, normalean behera egiten du, aldaketa ugariren ondoriz, eta horrek ez bakarrik autoestimuan, gazteen jarreran gorabeherak sortzen ditu baita ere. Aldi honetan, gazteek euren buruaz galdetzen dira, pentsakorragoak bihurtuz, eta egiten duten ekintzetaz ohartuz.
Familiari dagokionez, gazteek emantzipatzea lortzen dute, pertsona independienteagoak bihurtuz. Gurasoekin duten harremanetan, aldaketak sortzen dira: gazteek haien sexu berdinekoak diren gizakien aholkuak entzutea nahiago dute. Nahiz eta emantzipatzea lortu, gazteek gurasoen segurtasuna nahi eta behar dute.
Nerabeek lagunekin duten harremanak, aldi honetan gora egiten du, onartuak sentitzen baitira eta elkarrekin ekintzak egiteko gai dira, baloreak, leialtasuna eta intimitatea bezalako jarrerak partekatuz. Mutilen eta nesken harremanak ez dira berdinak, normalean mutilak irekiagoak dira elkartasuna bilatzerako orduan, eta, aldiz nesken arteko harremanak estuagoak izaten dira, haien nortasun sexuala, sentimenduak eta nortasuna bilatzen saiatzen direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario