domingo, 9 de abril de 2017

Nerabeen aldaketa psikologikoak eta sozialak.

Zer da nerabezaroa? Zeintzuk dira nerabezoak sortzen dituen aldaketa nagusiak? Hona hemen nerabezoari dagokion informazio egokia;

Esan daiteke nerabezoaren hasiera zenbait aldaketen ondorioz sortzen direla, hala nola, ahotsan sortzen diren aldaketak, ilearen agerpena gorputzan, sexu-organuak,... Hortaz, aldaketa fisikoak ugari badira, aldataketa psikosozialak ez dira gutxiago. Lehenengo edo hasieran ematen den aldaketarik garrantzitsuenetarikoa, bakoitzak duen "gorputz berriaren" onarpena da, zeren haurtzaroarengan oso desberdina da. Aldaketa hura azkar ematen da, eta horrek kezka edo ardura sortzen du gizakiarengan. Ez bakarrik gorputzak jasaten duen aldaketeengandik, baizik eta beste gizakiak zutaz duten iritziarengandik sortzen dira horrelako pentsamenduak.

Aldaketa fisikoak alde batera utzita, ezinbestekoak dira aldaketa psikologikoak aipatzea. Normalean, haurtzaroaren aldian, haurrek gauza bakar batean jartzen dute arreta pentsatzerako orduan. Aldiz, nerabezaroan, pentsatzeko gaitasun berriak garatzen dira. Horrekin bat, nerabeek hausnartzeko eta arrazoitzeko joera garatuko dute.
Resultado de imagen de adolescencia amigos

Aipatzekoa da ere, aldi honetan, kontzientziak garapen bat duela, ikuspuntu errealistago bat duela bizitzarengan, zein ezeztatzeko, esperentziak aztertzeko eta ondoriak ataratzeko  baliogarria izango da, haien identitatea eraiki dezaten, hau da, pertsona autonomoak bihurtuz.  Lagunak haien bizitzako gizaki garrantzitsuenak bihurtuko dira,  eta besteengan preziatuak eta maitatuak sentitzeko nahia izango dute.







No hay comentarios:

Publicar un comentario