ZERGATIK DA GARRANTZITSUA ATXIKIMENDUA?
Atxikimenduaren esanahia aztertzerako orduan, gaztelaniaz "apego" bezala aurkituko dugu. Bere inguruan, lotura afektibo iraunkorra eta bi pertsonen artean garatzen dela esaten da, non segurtasuna, kontsolamendua eta babesa ematea du helburu.
Atxikimendu mota desberdinak aurki daitekez, baina garrantzitsuena edo azpimarratzekoa amarena eta seme-alaben arteko lotura afektiboa da, zein haurra jaio aurretik sortzen dela esaten dute. Normalean, haurrek bederatzi hilabete igarotzen ditu amaren sabelean, non umea babes sentitzen da, amaren ahotsarekin eta bihotz taupadekin erlaxatzen da. Baina, erditzerako unean, umearen babes hura erabat desagertzen da eta mundu berri batera dator, non zarata eta argia nabarmentzen dira.Hortaz, umeek, amarengan izugarrizko babesa edo segurtasuna sentituko dute, nahiz eta gero, denbora igaro ahala, bere alboan aitaren, nebe-arreben edo aitona-amonen babesa izango duten. Hori dela eta, zergatik beharrezkoa da atxikimendua haurrentzat? Batetik, atxikimenduei esker, umeek euren nortasuna eraikitzeko gai izango dira, eta bestetik, haien inguruko eta munduan zehar dauden gauza ulertezinak ulertarazten lagunduko dielako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario